[1 MIN]

·

Sormenari zor

Munstroak sortzen ditut.

Ez da nire bizibidea, baina egingo ez banu, ezin bizi; barnean eramaten baititut lehenbizi. Ilunak dira, ertzez josiak, eta erraien tolesturetan kateatzen zaizkit sarri. Aluak. Derrigor erauzi behar.

Munstroen demiurgoa banaiz ere, abilezia gutxi dut haiek zizelkatzen. Gehienetan karkail ateratzen zaizkit, zeharo erraldoi, edo sekulako buruekin. Inoiz pizti trazakoak ere erditu ditut: gizona gorpuzteko saioan, otsoa ernatu.

Demiurgook ez gaitu inork maite. Bai, aldiz, gure sorkariak. Azken batean, behin kanpoan, ez dira horren hitsak. Musikak erotzen ditu. Okerka dabiltza, trakets; izutuko dute haurren bat edo beste. Baina herriko kaleak argitzen dituzte, ospela haizatu, dena aztikeria hutsa bailitzan.

Otras historias

Let us remember that our knowledge of the world begins not with matter but with perceptions.

— andrei linde

Fricciones

© Fricciones, 2026. Un espacio en el umbral de lo incierto.

© Fricciones, 2026.
Un espacio en el umbral de lo incierto.