·
Bilatzailea
Autorako olioaz galdetu zion. Zazpi milioi emaitza. Eta bonbillak? 25 bat milioi. Ea zer dakizun aurpegiko kremez. 68 milioi emaitza inguru.
Noiz iritsiko naiz? Egunerokoan. Noiz arte iraungo du honek? Berrogeialdian. Nola aberastu naiteke? Zuzenketa: nola aberastu naiteke azkar? Zertarako premiak disimulatu. Maite al nau? Maite al nau oraindik? Nolatan utzi nau? Nola eutsi negarrari? Nola eutsi? Nor naiz? Banaiz? Zer da izatea?
Pantaila laztandu zuen hatzekin eta jainkoa igarri atzean; ubikuoa, antzina beste, baina uneari lotuta irmo, orainaren ordezkari, erantzunez gainezka. Batez besteko fededunaren itaun guztiak asetzen zizkion. Estutasunak arindu. Kezka berriak iradoki.
Hain zegoen galduta.