[1 MIN]

·

Ukabilak zerura

Iritsi dira aparkalekura, denboraz estu, ikuskizun gose. Espetxea antzeman dute hondoan, burnizko sare garai batek Arabako basamortuaren bihotzean zedarritutako karratua, turista-horden santutegi. Ordaintzean guardiak oinezkoen atea zabaldu die, araua gogorarazi artean:

—Fotos no.

Kaiola ertzean irentsi ditu jendetzak. Ukondoak lagun, heldu dira aurreko ilaretara. Hamabiak jotzear. 

Presoak erdigunera jaiki dira emeki. Koreografia traketsean, buzo grisen kremailera jaitsi dute lepotik gerrira, eta eskuak mahuketatik libratu.

Sirena-hotsa urrunean. Haizeak harrotu ditu hautsak labur.

Emakume eta gizon; haur eta nagusi; soinak biluzik barkatzen ez dakien eguzkipean. Kokotsak duin, ukabilak zerura, eta agerian inoiz ziztatu gabeko sorbalda eta besoak.

Otras historias

Let us remember that our knowledge of the world begins not with matter but with perceptions.

— andrei linde

Fricciones

© Fricciones, 2026. Un espacio en el umbral de lo incierto.

© Fricciones, 2026.
Un espacio en el umbral de lo incierto.